Parlamentoa

Atzo Nafarroako Parlamentoan lan sesio bat izan genuen. Han gure hitoria, hamar urte hauetan lortutako sariak, eta gaur egun murgildurik gauden putxu honenatik ateratzeko egiten ari garen ahalegin guztiak (alokairuen kopurua handitu, aulaescena eta beste kurtsoen ikasle gehiago izan, teknologia berrietarako moldakerak, plantilaren murrizketa eta truken bidez lortutako konbendioak)azaldu ondoren oraingo egoera larria dela argi eta garbi esan genuen. Gobernutik jasotzen genuen partida iaz desagertu zen. Horretaz gain Gobernuak hemen egiten zuen Kontzertu Eskolarra zikloa kendu zuten eta aurten Paralamentoak erosten zituen sarrerak ez ditu erosiko. Hau kontuan izanda gaur egun jasotako diru laguntza publikoa %12a da (Udalarena) eta, bistan dagoenez, aholkatzen diren porzentaietatik oso urrun gaude: %33a diru publikoa, %33a patrozinioak eta %33a errekurtso propioak.
Proposamen batzuk luzatu genien politikariei:
- Diru laguntza lortzeko konbokatorioa alda dezaten edo beste berri bat sor dezaten, orain behar dugun laguntza ezin dugulako lortu dauden deialdietan.
- Auditorioa Orkestraren egoitza izaten jarraitu nahi du baina sinatu behar den akordioa urte askotarako izan dadila. Orain urtero egin behar dugu eta inoiz ez dakigu zer gertatuko den.
- Eta Kultur Departamenduak patrozinio lortzera laguntzera etor dadila, beste entidadeekin egiten ari den bezala.
Erantzun orokorra baiezkorra izan zen eta elkarrekin jo behar zutela Auditorioa desagertu ez dadila esan zuten.
Beraz egin behar den lana haien aldean dago. Baina azkar ibili behar dire. Egoera aldatzen ez bada oso hilabete gutxitan orain daukagun errekurtsoak bukatuko dira, aktibitatea murriztuko da eta orain ezgutzen dugun Auditorioak aldatzeko beharra izango du.
Hau gertatzen ez den bitartean gogor jarraituko dugu lan egiten kalitate handiko kultura eskaintzea posible izan dadila.

0 Response to "Parlamentoa"

Publicar un comentario

Powered by Blogger