Afrikaren soinua


Gaur arratsaldeko 20.30etan Afrikaren soinua helduko da Barañainera Nyali taldearen eskutik. Aktuazio hau Nakupenda GKEk antolatutako Aste kulturalaren barne izango da. Bertan "Afrikaren Alde" azoka solidarioa, dantzaldia, musikaldia, e.a. ospatu egin da. Nyaliaren kontzertuak, beraz, astea itxiko du afro-culture izendutako estilo orijinalaren bidez.
Sarrerak salmentan daude bai webgunean, 012 telefonoan, edo txarteldegian arratsaldeko 6.30etatik aurrera.

Nyali
Nyali hitza Zambiako ipar aldean mintzatzen den bemba hizkuntzatik hartuta dago eta bere esanahia “argi disdiratsua”, “itxaropenaren hitz emana” da. Nyali taldea Lusakako soinu berria lantzen duten 7 gaztez osatuta dago.
Taldeko burua hiru ahoskalari bikainak dira. Batzuetan hiruak elkarrekin abesten dute eta besteetan bakarrik eta banan banan, bainan Afrikako hegoaldeko espirituan murgilduak beti. Haien ondoan lau instrumentalariak daude eta guztioan artean afrofusion nahasketa izugarria sortzen dute.
Zambiako bederatzi herrialdeetako soinuak Afrikako beste soinu eta erritmoekin nahazten dituzte. Nyaliaren musikak Zambiako joerak argitzen ditu eta Afrikako ezezaguna den soinu unibertso batera sartzera gonbidatzen du
ikuslegoa.
Europan zehar egingo duen Zambiako lehendabiziko taldea izango da.
Eta gaur Barañainera datoz. Beraz, Afrikako Hegoaldeko herrialde honen erritmo zoragarriak disfrutatzeko aukera hobezina izango dugu.

0 Response to "Afrikaren soinua"

Publicar un comentario

Powered by Blogger