"Hodeietan" liburuaren aurkezpena


Hodeietan , Aitzol Lasa barañaindarrak 
idatzitako gazteentzako narrazio 
zientifikoko liburuaren aurkezpena
 izango dugu gure Ambigun arratsaldeko
20.00etan. 

Narrazio zientifikoa da Hodeietan, eta 
12-16 urteko gazteei zuzenduta dago. 
Gipuzkoako Foru Aldundiaren 
babesa izan du sorkuntza-lan honek. 
2011ko CAF-Elhuyar sarietan, berriz,
“Gazteei zuzendutako
zientzia-narrazioak” kategorian irabazle
 izan zen. CAF-Elhuyar sarien helburua
da zientzia eta teknologiaren arloko
 gaien eta ikerketen euskarazko 
dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak
bultzatzea, saritzea eta aitortzea.
“Gazteei zuzendutako
zientzia-narrazioak” kategoriako
lanek gazteei zuzendutako narrazioak dira, euskaraz sortuak. Lan horietan,
 zientzia- eta teknologia-gaiak jorratu behar dira, ezinbestean, zeharka bada
ere. Zientzia-narrazioen bitartez gazteak zientzia eta teknologiara modu atsegin
 eta erakargarrian hurbiltzea da sariketaren helburua.

Hodeietan liburuaren tramari dagokionez, Hodei dugu protagonista. Batxilergoko 
azken ikasturteko ikaslea da Hodei, eta ez ditu bereziki gustuko zientziak.
Estibalitz, aldiz, zientzialari iaioa da. Nerabezaro osoan izan du gustuko Estibaliz
Hodeik, eta, udan bizi izan duten maitasun-istorioaren ondoren, aldatzen hasi da
 Hodeiren zientziarekiko ikuspegia.

Idazlea, Aitzol Lasa Oiarbide, barañaindarra da, sortzez, eta matematikaria,
 lanbidez. Nafarroako 
Unibertsitate Publikoan dihardu, matematikaren didaktikaren arloan. 2009an 
Barañain Hiria literatura-lehiaketa irabazi zuen, “Aipa ditzagun emakumeak” atalean,
 Udako arratsalde bat ipuin laburrarekin. Horrez gain, lau urte eman ditu
Euskalerria irratian (Arratsalde.on) eta Eguzki Irratian (Plano konplexua)
matematikari buruz hizketan.

Paperean zein formatu digitalean eskura daiteke liburua. Papereko bertsioa
aurkezpenan salgai izango da, 14 €-an, Elhuyarren Interneteko dendan
(www.elhuyar.org/edizioak) eta liburu-denda nagusietan. Formatu
 digitala Interneteko dendan (www.elhuyar.org/edizioak) eros daiteke, 4 €-an. 
Paperezko ale bat erosita, formatu elektronikoko bat emango dizugu, doan.


0 Response to ""Hodeietan" liburuaren aurkezpena"

Publicar un comentario

Powered by Blogger